Tarrasako Langileen Batzarraren mozioa (1909ko uztailaren 21)This is a featured page

Gerra produkzio kapitalistako erregimenaren ondorio gaizto bat dela kontuan hartuz, eta, horretaz gain, Espainiako ejertzitoaren erreklutamendu sistemaren ondorioz, burgesek deklaratutako gerretan langileek bakarrik borrokatzen dutela kontuan hartuz,

Batzarrak protesta gogorra egiten du:Tarrasako Langileen Batzarraren mozioa (1909ko uztailaren 21) - Historiako Testuak
1. Espainiako gobernuak Marokon izandako ekintzaren aurka.

2. Aristokraziako zenbait andreren jokabidearen aurka, erreserbisten, hauen emazteen eta seme-alaben sufrimendua iraindu baitzuten, familia buruak alde egitean kentzen dizkieten bizitzeko baliabideak eman beharrean, dominak eta eskapularioak emanez.

3. Produkzioarentzat baliagarriak diren eta, oro har, gurutzea ilargi erdiaren aurrean garaile ateratzea ala ez axola ez zaien hiritarrak gerrara bidaltzearen aurka. Hauen ordez, erlijio katolikoaren garaipenean guztiz interesatuta egoteaz gain, ez familiarik, ez eta etxerik ez duten, eta herrialdearentzat baliagarriak ez diren apaiz eta fraideekin erregimentuak osa zitezkeen. Eta,

4. Diputatu errepublikanoen jokabidearen aurka, zeren eta, herriak emandako boterea izanik, ez dute aprobetxatu parlamentario gisa duten inmunitatea gerraren aurkako protestan herritarren buru izan eta hauek gidatzeko.

Eta langileei euren indar guztiak biltzeko eskatzen die, gobernua marokoarrek euren aberriaren independentzia ukitu gabe gordetzeko duten eskubidea errespetatzera behartzeko, agian greba orokorra deklaratu beharko delako.


Iturria: CONNELLY ULLMAN, J, La Semana Trágica, 313. or.



koro
koro
Latest page update: made by koro , Jan 3 2008, 3:47 PM EST (about this update About This Update koro Rename - koro

No content added or deleted.

- complete history)
More Info: links to this page
There are no threads for this page.  Be the first to start a new thread.

Related Content

  (what's this?Related ContentThanks to keyword tags, links to related pages and threads are added to the bottom of your pages. Up to 15 links are shown, determined by matching tags and by how recently the content was updated; keeping the most current at the top. Share your feedback on Wetpaint Central.)