Une honetan zuen greba hau espainol herriak eskabide demokratikoen alde egiten diharduen borrokaren prozesu historikoaren ondorioa da. Erabakigarria izango da Euskadiko eta Espainiako herri guztietako langile-klasea demokrazia politiko eta laboralaren alde egiten ari den borrokan; haitzuloetakoa ez ez, baina hierarkena ere izango ez den sindikalismoaren alde (…). Aldi honetan Euskadiko lagun guztiek berriz ere hain gogorki agertu dituzten batasun eta elkartasun eredugarriek ongi erakusten dute beren klase-kontzientzia argia; klase honek, hain zuzen, errepresio eta ostrazismo politikoa gorabehera, adiskidetzea eta laster munduko herri libre guztien elkartasunera eramango gaituen egoerara elkarrekin joateko aukera eman digu. Ikasleen mugimenduak, egunez egun batuago eta hedatuagoak, gauzak gero eta argiago ikusi eta indar handiagoa daukanak, alde batetik, etengabeki saiatzen du gure kulturak eta gure bizitza nazionalak zer nolako miseri egoeran aurkitzen diren. Salaketa hori horien kausaren amaierarekin batera bukatuko da, ez bestela: gure garabidea oztopatzen duten botere ekonomiko eta politikoaren forma faxistak amaitzean, hain zuzen. Horien aurka guztiok segitu behar dugu borrokan. (…) Horretaz konturaturik, langile-klasearekin sakon-sakonean elkarturik sentitzen gara: zuen interesak gureak dira. Eman diezaiogun geure buruari eta eman diezaiegun besteei ere langileak eta intelektualak bakarrik ez gaudelako testigantza eta elkarturik geu garela sendoenak.
Intelektualek langile-klaseari berarekin elkarturik zeudela erakusteko eginiko dokumentua, la Vasconiako xaflaketa-bandeetako eta Bizkaiko Labe Garaietako langileen greba denborakoa, 1967)
Iturria: EHUn sartzeko Hautaprobak