Hauteskunde sistemaThis is a featured page


Hauteskunde sistema - Historiako Testuak Herriari sortzen dizkioten kalte handiengatik izango ez balitz, gure hauteskundeak Europan ikus litekeen ikuskizunik barregarrienetako bat izango lirateke.

Egitan, hauteskunde parodia bat baino ez dugu. Hautesle zerrendak, hautestontziak, emaitzak… dena dago faltsuturik. (…).

Gure artean fartsa bere gorritasun osoz dugu, fartsa osotua, berezia eta espainiar bozketen esklusiboa; sufragio orokorra, zein mugatua izan, ez da inoiz hautesle bakoitza eta bakar bat baino izaten: Gobernazio ministroa. Honek, probintzietako gobernadoreekin eta maila oroko enplegatuen armada kontaezinarekin, magistraturako goi-dignatarioak eta irakasleria arbuiatu barik, pairatzen, gauzatzen eta betetzen ditu hauteskundeak (…). Hautesle zerrenda prestatzeko, benetako zenbait izen ipintzen da irudimeneko eta bereziki hildakoen makina bat izenen artean. Azken hauen ordezkapenean, botoa emateko, kaleko jantziez apaindutako agenteei beti dagokien beharra da.

Lerro hauen idazleak askotan ikusi du nola bere aita, duela urte batzuk hilik, bere botoa hautestontzian sartzera zihoala, hiriburuko zabor-biltzaile baten irudian, edota polizia batena, beste baten arropez jantzia.

Ideia orokor bat egiteko (aipaturiko egoera horien lotsagabekeriaz), brigadier baten kasua aipatuko dugu, Bergarako barrutitik ministrogaia zena, eta milioi eta erdi boto baino gehiago lortu zuena, esandako barrutiak zenbait mila biztanle baino eduki ez arren (…). Garailea seriotasun osoz aurkeztu zen Kongresura, zeinak, kopetarik handienaz, hauteskundea baliagarritzat eman baitzuen (…). Gertatutakoa hain da orokorra, ezen bozketa guztietan, salbuespenik gabe, errepikatzen baita.

Behin baino gehiagotan, zenbaketa hasi baino lehenago, poliziak bahitu egin ditu hautestontziak, Gobernu Zibilari igortzeko eta hautagai ministerialaren aldeko emaitzak lortzeko; hau honela, “lazaro” bat bihurtzen zen, honela baiteritze hizkera politikoan, Bibliako Lázaro bezala berpiztutako hautagaiei.

Iturria: ALMIRALL, Valentín, Berrezarkuntza, EDAF, 100-102. or.





koro
koro
Latest page update: made by koro , Jan 3 2008, 3:45 PM EST (about this update About This Update koro Rename - koro

No content added or deleted.

- complete history)
More Info: links to this page
There are no threads for this page.  Be the first to start a new thread.

Related Content

  (what's this?Related ContentThanks to keyword tags, links to related pages and threads are added to the bottom of your pages. Up to 15 links are shown, determined by matching tags and by how recently the content was updated; keeping the most current at the top. Share your feedback on Wetpaint Central.)