3. artikulua: Estatuak ondoko helburu nagusiak ditu: Espainiako gizonen eta lurren arteko batasunaren defentsa; Nazioaren osotasuna, independentzia eta segurtasuna mantentzea; espainolen ondare espiritual eta materiala gordetzea, pertsonaren, familiaren eta gizartearen eskubideak babestea, eta ordena sozial zuzena bultzatzea, hor interes partikular guztiak ororen onaren menean geldituz. Hori guztia mila bederatziehun eta berrogeita zortziko maiatzaren hamazazpiko Oinarrizko legean ateratako Mugimendu Nazionalaren Printzipioen argitan eta horiekiko atxikimendu osoan, horiek, beren izaeragatik, iraunkorrak eta aldaezinak izanez.
6. artikulua: Estatu-Burua nazioaren ordezkari nagusia da; subiranotasun nazionala pertsonifikatzen du; botere politiko eta administratibo gorena dauka; Mugimenduaren Burutza Nazionalaz jantzirik dago eta horren Printzipioak eta Erresumako gainerako lege nagusiak ahalik eta zehatzenik betetzeaz arduratzen da, bai eta Estatuaren eta mugimendu nazionalaren irauteaz ere; Estatuaren Organo Gorenen funtzionamendu egokia bermatzen eta aseguratzen du, eta horien artean behar den koordinazioa ere bai; legeak berresten eta aterarazten ditu eta horiek betearazteko neurriak ezartzen; Lehor, Itsaso eta Aireko Armaden Aginte Nagusia dauka; barruan ordena publikoa gordetzeaz arduratzen da eta Estatuaren kanpoaldeko segurtasunaz; haren izenean, justizia administratzen da; grazia emateko pribilegioa du, legeen arabera, enplegu, kargu publikoak eta ohoreak ematen ditu, diplomazi ordezkariak kreditatzen eta errezibitzen ditu eta Erresumako Lege Nagusien arabera dagozkion egintza guztiak burutzen ditu (…)
Bitarteko xedapenak
1.Ondorengotza-legeak aurreikusiak betetzean, Estatuaren Burutza izateko deituriko pertsonak, errege edo erregeorde gisa, honako lege honen arabera Estatu-Buruari dagozkion funtzioak eta betebeharrak eskuratuko ditu. (…)
3. Mugimenduaren Burutza Nazionala, bizi osorako, Francisco Franco, Espainiako Buruzagiari dagokio. Ondorengotzaren aurreikuspenak betetzean, hura Estatu-Buruagana pasatuko da, eta beronen ordezkaritzan, Gobernu-Buruagana.
Estatuaren Lege Organikoa (1966)
Iturria: EHUra sartzeko hautaprobak