9. Primo de Riveraren manifestuaThis is a featured page

Herriari eta armadari:
Iritsi da guretzat irrikak jasotzeko unea eta, aberria maitatuz, aberri horrentzako salbazio bakartzat, politikaren profesionalen eskuetatik eta, arrazoi bategatik edo besteagatik, 98an hasi ziren eta Espainia amaiera tragiko eta desohorezkoarekin mehatxatzen duten zorigaitz eta inmoralitateen koadroa eskaintzen digutenen eskuetatik askatzea ikusten dutenen aldarrikapen deiadartsuari erreparatzeko unea, itxaropena baino gehiago beldurra geniona (beti legezkotasunaren barruan bizi nahiko genukeelako eta legezkotasuna Espainiako bizitzan nagusi izatea nahiko genukeelako).(…)
Orain erantzukizun guztiak eskatuko ditugu eta geuk gobernatuko dugu edo, bestela, gure morala eta doktrina ordezkatzen duten gizon zibilek (…)..
Espainiarrok! Gora Espainia eta gora Erregea!
Ez dugu gure ekintza justifikatu behar, izan ere, herri osasuntsuak agindu eta inposatzen baitu. Prelatuen, gobernadore ohien, agintaritzako agenteen, ugazaben, arduradunen eta langileen hilketak; (…); intriga politiko doilorrak Marokoko tragedia aitzakiatzat hartuta; ziurgabetasuna arazo nazional larri horren aurrean; indiziplina soziala, lana ez-eraginkor eta baliogabe bihurtzen duena, (…); zigorrik gabeko propaganda komunista; (…); propaganda separatista nabarmena (…). (…)
Horretarako, nigan jarri duten konfiantzaren eta agintearen kariaz, Madrilen Direktorio Ikuskatzaile Militarra eratuko da aldi baterako. Ordena publikoa zaintzeaz eta ministerioen eta erakunde ofizialen ohiko funtzionamendua ziurtatzeaz arduratuko da eta, epe laburrean, gure babespean ministerioa eratu dezaketen baina, erregek onartzen baditu ere, erabateko ahalmena eta duintasuna duten gizon zuzenak, jakintsuak eta langileak eskaini ahal izatea eskatuko dio nazioari.
MIGUEL PRIMO DE RIVERA, Laugarren Eskualde Militarreko kapitain jenerala La Vanguardia, Bartzelona, 1923-IX-13; ABC, Madril, 1923-IX-14


koro
koro
Latest page update: made by koro , Mar 10 2008, 5:46 PM EDT (about this update About This Update koro Edited by koro


view changes

- complete history)
More Info: links to this page
There are no threads for this page.  Be the first to start a new thread.

Related Content

  (what's this?Related ContentThanks to keyword tags, links to related pages and threads are added to the bottom of your pages. Up to 15 links are shown, determined by matching tags and by how recently the content was updated; keeping the most current at the top. Share your feedback on Wetpaint Central.)