JAUNA: Antzinako pertsiarren ohitura zen erregea hil ondoren anarkiaz beteriko bost egun igarotzea, hilketa, lapurreta eta beste hainbat zorigaiztoren esperientziak ondorengoarekiko leialagoak izatera behartu zitzaten. Espainia BMri hala izateko ez zuen behar halako saiakuntzarik zure gatibutasunak iraun duen sei urteetan. BM arbasoen tronura itzulita ikusteaz pozten diren espainiarretatik, begirunezko adierazpen hau Espainiako ordezkari-izaerarekin sinatzen dutenak dira (…) Monarkia absolutua (…) arrazoiaren eta adimenaren lana da: jainkoaren legearen, justiziaren eta estatuko funtsezko legeen mende dago: konkista-eskubidearen bitartez edo euren erregeak aukeratu zituzten lehen gizakien borondatezko menekotasunaren bitartez ezarri zen. Horregatik, subirano absolutuak ez du ahalmenik bere agintea arrazoirik gabe erabiltzeko (jainkoak berak ere eduki nahi izan ez zuen eskubidea); horregatik zen beharrezkoa botere subiranoa absolutua izatea, bere mendekoei denen interesekoa zaintzen duena agintzeko eta hori nahi ez dutenak obeditzera behartzeko (…). Eskatu behar dugun erremedioa, gure botoak, eta gure probintzienak, paperean jarriz, Espainiako lege, foru, usadio eta ohituren araberakoa da. (…) Xede horrekin bil daitezela Gorteak handitasunez eta antzinakoak egin ziren bezala (…): bertan behera utz daitezela Konstituzioaren ondorioak eta Cadizen xedatutako dekretuak eta Gorte berriek kontuan har ditzatela haren deuseztasuna, injustizia eta desegokitasunak (...) Madrilen, 1814ko apirilaren 12an
Hautaprobetarako proposatutako 3. testua