Espainol nazioaren ezohiko Gorte Nagusiek, azterketa xehatua eta deliberazio sakona egin ondoren (…) ondoko Konstituzio politikoa dekretatzen dute Estatuaren gobernu on eta administrazio zuzenerako (…)
- 3. art. Subiranotasuna funtsean nazioan datza eta, horrexegatik, beroni dagokio bere oinarrizko legeak ezartzeko eskubidea.
- 4. art. Nazioa beharturik dago lege zuhur eta zuzenen bitartez, bera osatzen duten gizabanako guztien hiritar askatasuna, jabetza eta gainerako legezko eskubide guztiak kontserbatu eta babestera. (…)
- 7. art. Espainol guztiak beharturik daude Konstituzioarekiko fideltasuna gordetzera, legeak obeditu eta ezarririko agintariak errespetatzera.
- 8. art. Era berean, espainol guztiak, salbuespenik gabe, beharturik daude Estatutaren gastuetan bere ondasunen arabera parte hartzera. (…)
- 12. art. Espainol nazioaren erlijioa katoliko, apostoliko eta erromatarra, egiazkoa den bakarra, da eta izango da. Nazioak bera lege zuhur eta zuzenen bidez babesten du, eta beste edozein erlijioren praktika galarazten. (…)
- 14. art. Espainol Nazioaren Gobernua herentziazko Monarkia moderatua da.
- 15. art. Legeak egiteko ahalmena Gorteek daukate, Erregearekin batera.
- 16. art. Legeak betearazteko ahalmena Erregeak dauka.
- 17. art. Legeak kausa zibil eta kriminaletan aplikarazteko ahalmena legeak ezarririko epaitegietan datza.
Espainiako Monarkiaren Konstituzio politikoa, Cadizen, 1912.eko martxoaren 19an emana
Iturria: EHUra sartzeko hautaprobak 1999-2000 ikasturtean