Euskal nazionalismoaren lema: Jaun-Goikua eta Lagi- Zarra.. Jaun-Goikua Lehenengoa: Euskal nazionalismoak erlijio katolikoa aldarrikatzen du egiazko bakartzat eta men egiten die eliza katoliko, apostoliko eta erromatarraren doktrinari eta jurisdikzioari. Bigarrena: Euskadi, osatzen duten sei estatu historiko ohi edo eskualde autonomoetako bakoitza bezala, katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango da bere barruko bizitzako adierazpen guztietan eta gainerako nazio, herri eta estatuekiko harremanetan. Lagi-Zarra Hirugarrena: Euskadi, euskaldunen nazioa eta aberria da. Laugarrena: Euskadik, euskal nazioak, berezko eskubideagatik eta eskubide historikoagatik, komenigarritasun gorenagatik eta bere borondateagatik, bere etorkizunaren erabateko jabe izan behar du lege naturalaren barruan bere burua gobernatzeko. Bosgarrena: Euskal nazionalismoak eskubide hori aldarrikatzen du eta errealitate bihurtzeko asmoa du. Gainera, hemendik aurrera ahal duen heinean eta, Euskadi bere etorkizunaren jabe izaten denean bere osotasunean, honako hauei erreparatuko die: a) Gure naziokotasunaren funtsezko oinarria den euskal arraza kontserbatu eta sendotzeko funtsezko premiari; b) Gure naziokotasunaren ezaugarri gailena den euskal hizkuntza kontserbatzeari, hedatzeari eta garbitzeari; c) Usadio eta ohitura tradizionalak berrezartzeari, gure izaera eta nortasuna galarazten dizkiguten usadio eta ohitura exotikoei aurre eginez. Seigarrena: Euskal estatu ohiak eta euren konfederazioa Euskadin birsortzea, bakoitzaren autonomia partikularra murriztu gabe. Euskal kolektibotasun nazionalistaren titulua. Comunión Nacionalista Vasca eta Eusko Alderdi Jeltzalea bi erakunde abertzaleen batasunaren ondoriozko talde nazionalistaren izena hasieran izan zuena izango zen, hau da, Eusko Alderdi Jeltzalea. Bergarako batzarra, 1930ko azaroak 16