12. Burdinbideen lege orokorraThis is a featured page

Isabel II.a (…) Espainiako Erregina: honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi jakinarazten dizue: Gorteek honako hau agindu dutela eta guk berretsi dugula:

4. artikulua. Zerbitzu orokorreko trenbideen eraikuntza Gobernuak egiaztatu ahal izango du eta, bestela, partikularrek edo konpainiek.

6. artikulua. Partikularrek edo konpainiek ezingo dute trenbiderik eraiki (…) dagokion emakida eskuratu ez badute aurretik.

8. artikulua. Zerbitzu orokorreko trenbideak eraikitzeko funts publikoen laguntza jaso daiteke:

1. Beraiekin obra jakin batzuk egikarituz; 2. Enpresei aldi jakin batzuetan inbertitutako kapitalaren zati bat emanaz (…); 3. Kapital horien truke gutxieneko interes edo interes finkoa bermatuz (…).

19. artikulua. Trenbideen eraikuntzan erabiltzen diren atzerriko kapitalak edo xede horretarako maileguak estatuaren babespean eta gerraren ondoriozko errepresalia, konfiskazio edo bahimenduetatik libre geratuko dira.

20. artikulu. Trenbide enpresa guztiei ematen zaizkie honako hauek: 1. Trenbideak hartuko dituen jabari publikoko lursail guztiak (…); 2. Auzotasuneko onura egur, larre eta gainerakoen aprobetxamendurako (…) enpresetako langileentzat eta lanetan erabiltzen diren garraioko animalien mantenurako; 3. Trenbidearen aldameneko lurretan (…) harrobiak irekitzeko ahalmena (…); 4. Bidesari eta garraio eskubideak (…) jasotzeko ahalmen esklusiboa; 5. Eraikuntzak irauten duen bitartean eta hamar urte geroago arte, (…) lehengaiek, (…), makinek, (…), egurrak, kokeak eta atzerritik inportatu behar den material finko eta mugikor guztiak ordaindu beharreko muga zergan adierazitako eskubideen baliokidea ordaindu beharra (…)

30. artikulua. Trenbideak honako baldintza hauen arabera eraikiko dira: 2. Trenbidearen zabalera metro bat eta 80 zentimetrokoa izango da (Gaztelako 6 oin eta 6 hazbete).

Aranjuezen, 1855eko ekainaren 3an . – Ni, Erregina.- Francisco de Luxan, Sustapen Ministroa. Madrilgo Gazeta, 1855eko ekainak 6


koro
koro
Latest page update: made by koro , Mar 10 2008, 5:52 PM EDT (about this update About This Update koro Edited by koro


view changes

- complete history)
More Info: links to this page
There are no threads for this page.  Be the first to start a new thread.

Related Content

  (what's this?Related ContentThanks to keyword tags, links to related pages and threads are added to the bottom of your pages. Up to 15 links are shown, determined by matching tags and by how recently the content was updated; keeping the most current at the top. Share your feedback on Wetpaint Central.)