Have a Wetpaint account? Sign in
10. Atzerriko kapitala Euskal Herriko meatzaritzan
Ingalaterrako “The Bilbao River and Cantabrian Railway C.L.” sozietatea 1870ean sortu zen eta handik gutxira hasi zen eraikitzen Galdamesko trenbidea, herri horretako meatzeak eta Sestaoko ontziralekua lotuko zituena. Hurrengo urtean, 1871n, “Luchana Minning C.” deiturikoak Barakaldoko errekako meatzeak eta sozietateak Lutxana-Barakaldon zuen ontziralekua lotu zituen. W. Amstongek eta Balcokow, Vaughan eta C. Jaunek finantzatu zuten konpainia.
Gainera, urte horietan, Ingalaterra, Frantzia, Belgika eta Alemaniako hainbat enpresa siderurgikori zonako minerala interesatzen zitzaien eta negoziazioak hasi zituzten Euskal Herriko meatzeak ustiatzen zituen “Ibarra y Cía.” familia enpresarekin. 1873an, Ingalaterrako Iron C. eta Consett Iron C. eta Alemaniako Fried Krupp enpresek Ingalaterrako “Orconera Iron Ore, CL.” sozietatea sortu zuten euskal taldearekin lankidetzan. Urte batzuk geroago, 1876an, Frantziako “Societé de Lanain” eta “Societé Monetaire” eta Belgikako “Societé Cockerill” talde siderurgikoek “Societé Franco-Belge des mines de Somorrostro” izenekoa sortu zuten “Ibarra y Cía.” taldearekin batera. Euskal taldeak kapitalaren % 25 zuen konpainia horietako bakoitzean.
Azken batean, atzerriko kapitala eta teknikariak iritsi zirenean hasi zen eraikitzen mineralaren bolumen handiak ateratzea eta esportatzea ahalbidetu zuen meatze azpiegitura (trenbidea, aireko tranbiak, amaierarik gabeko kateak, plano inklinatuak eta ontziralekuak). 1876-1882 aldian 41 milioi pezeta baino gehiago inbertitu ziren garraiobide horietan eta, trenbideetako inbertsioaren % 88 xurgatu zuen.

Gonzalez Portilla, Manuel, “Bilbao en la formación del País Vasco contemporáneo”, Bilbo, BBV fundazioa, 1995, 133. or.
|
koro |
Latest page update: made by koro
, Mar 10 2008, 5:48 PM EDT
(about this update
About This Update
view changes - complete history) |
|
Keyword tags:
Batxilergoa
Garaikidea
Historia
Testua
More Info: links to this page
|
There are no threads for this page.
Be the first to start a new thread.