Nire basailu maiteei nire maitasun aitatiarraren azken froga eman nahi izan diet. Haien zoriona eta jainkozko probidentziak nire gobernupean jarrita zituen domeinuen lasaitasuna, oparotasuna, kontserbazioa eta osotasuna izan dira nire erregetzan izan ditudan arduren xede bakarra. (…) Gaur, jarri nauten eta neure burua ikusten dudan baldintza berezietan, nire kontzientziak, nire ohoreak eta ondorengoei utzi behar diedan izen onak nahitaez eskatzen dute nire subiranotasuneko azken ekintza helburu hori lortzera bideratutakoa izatea, hau da, orain utziko dudan tronua duen monarkiaren lasaitasuna, oparotasuna, segurtasuna eta osotasuna eta bi hemisferioetako nire basailoen zorionik handiena lortzera bideratutakoa. Horrenbestez, sinatu eta berretsitako tratatuaren truke, Espainia eta Indien gaineko nire eskubide guztiak eman dizkiot nire aliatu eta adiskide maitea den Frantziako enperadoreari; Espainiako eta Indietako koroa beti independentea eta osoa izango dela hitzartu dugu (…) eta baita gure erlijio sakratua Espainian nagusi izateaz gain, monarkia honen domeinu guztietan bakarra izango dela ere. Horrela ulertu eta horrela jakinaraziko diezue gainerako kontseiluei (…), nire subiranotasunaren azken ekintza hau nire domeinu guztietan nabarmendu dadin (…), eta Napoleon Enperadorea nire lagun maitearen xedapenak gauzatzeko bildu zaitezten eta daitezen (…), herritarren desordenak eta mugimenduak saihestuz, betiere triskantza, familien atsekabea eta denen hondamena eragiten dituztelako. Baionan, Gobernuarena izeneko jauregi inperialean, 1808ko maiatzaren 8an. Nik, erregek, Gaztelako nire kontseiluko bitarteko gobernadoreari.
Madrilgo Gazeta, 1808ko maiatzak 20, ostirala.
Hautaprobetarako proposatutako 1. testua